Tolosa-Aurrera elkarteko bost bikote ezker hormako finalerdietan

Ataria 2019ko azaroaren 7a

Gipuzkoako eskuz binakako ezker hormako finalerdiak izango dira jokoan asteburu honetan eta Tolosa CF-Aurrera elkarteko bost bikote ariko dira finalera iristeko lehian.

Kadeteetan, lehen mailan, U. Amiano eta Iztueta bikotea Añorga elkarteko Olaizola eta Orbegozoren aurka jokatuko dute, Donostiako Atano III.a pilotalekuan, larunbatean, 16:00etatik aurrera. Jaialdi horretako hirugarren eta laugarren partidetan, jubenilen lehen mailan bi bikote ariko dira Tolosa CF-Aurrerakoak: Altuna-Ugartemendia Mundarroko Lizeaga-Lizeaga bikotearen aurka, eta I. Amiano-Sudupe Ilunpeko I. Egiguren-Elosegiren aurka.

Nagusien lehen mailan, Elola-Etxeberria bikotea Pagazpeko Santxo-Urrozola bikotearen aurka ariko da, Usurbilgo udal pilotalekuan, bihar, 20:15etik aurrera. Nagusien ohorezko mailan, larunbatean jokatuko dute E. Labaka-Telletxea bikoteak Lapkeko Zubizarreta-Quinaren aurka, Lazkaoko Jose Miel Barandiaren pilotalekuan, 16:30etik aurrera hasiko den partidan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!