Pailazokeriez gozatzeko aukera izango da larunbatean

Irati Saizar Artola 2019ko aza. 7a, 18:59

Txirri, Mirri eta Txiribitonek 'Xaguxarroski kondea' ikuskizuna eskainiko dute larunbat honetan, 17:00etan, Leidor aretoan; EITBk zuzenean grabatuko du saioa.

Saio «berezi-berezia» egiteko gogoz dago Kattalin Ansorena, Mirripailazoa. Larunbat honetan eskainiko dute Txirri, Mirri eta Txiribitonek Xaguxarroski kondeaikuskizuna, Tolosako Leidor aretoan, 17:00etan. Saio hori, gainera, EITBk zuzenean grabatuko du.

Ikuskizun horrek ibilbide luzea egina du aurrez: «Txirri, Mirri eta Txiribiton zaharrek osatu zuten ikuskizuna, orain dela 23 urte inguru». Badu jarraipena oraindik, eta egun oholtzetan dabiltzan Txirri, Mirri eta Txiribitonek eskainiko dute ikuskizun bera, larunbatean.

Saioaren lehen zatian, hiru esketx egingo dituzte pailazoek soilik, «betiko esketx barregarriak, clown eta antzerkia uztartzen dituztenak» dira, eta bigarren zatian iritsiko da Xaguxarroski kondearen antzerkia: «Pertsonaia hori drakula kondea da, saguzar ere bihurtzen dena, eta Txirri, Mirri eta Txiribitonen odola zurrupatu nahi du, odolkiak egiteko». Hortxe ikuskizunaren misterioa.

Drakula konde baten ibilerak izanagatik, «barre egiteko ikuskizuna» dela dio Mirrik, «ondo pasatzekoa». «Tolosa badakigu herri bero-beroa dela, beraz, seguru gaude gustura hartuko dutela».

Ikuskizunean zehar, abestirik ez da faltako. Hipopotamoaren dantzaabestuko dute lehenik, Mikel Oiarzabal artistak egindako maskara batzuekin. Ez dela hain ezaguna dio Mirrik, baina ondoren etorriko dira Paristik natorren, Allakuidaoseta Altza Pelipebezalako abestiak.

Horrelako ikuskizunetara haur adina heldu joaten den neurrian, ikuskizun «familiarra» egiten saiatzen dira: «Tartean keinuren bat egiten diegu gurasoei txisteren batekin». Publikoarekin «enpatia» lortzea gustuko dute. «Mirri triste jartzen denean, oholtzatik ikusten dut haurrak ere triste nola jartzen diren; magia hori bizitzen dute momentuan, eta hori da politena, emozio horiek sorraraztea».

Amaieran, gainera, argazkiak ateratzeko eta haurrekin hartu-emana izateko tartea eskaintzen dute, eta Leidorren ere gauza bera egingo dute.

SARRERAK ZOZKETA BIDEZ

TOLOSALDEKO ATARIAk sei sarrera zozketatuko ditu saio horretarako. Parte hartzeko azken eguna gaur izango da, 13:00ak baino lehen. www.ataria.eus helbidean edo 943 655 695 telefonora deituta. Gainerako sarrerak, Leidorreko leihatilan edo Kutxabanken webgunean eros daitezke.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!