51. Tolosako Abesbatza Lehiaketa

Txalo zaparrada ozentzen

Erabiltzailearen aurpegia Migel Zeberio 2019ko aza. 2a, 10:07

Ostiral goizarekin, ahots taldeen lehian aurkeztu direnak ezagutzeko eta dastatzeko parada izan dugu.

Taldeen osakera berak aniztasun itzela izan du abiapuntu. Eredutzat har genezakeen gizon eta emakumez osatutako zortzikote poloniarretik abiatu, Letoniako emazte seikotea edo beste muturrean Indonesia, Ukrainia edo Belgikako ordezkari diren koru txikiak. Abiapuntu honetatik hasita eta bakoitzaren birtuteak goraipatzeko helburuz honakoak sinatuko nituzke zirriborroa eta umilki; poloniarrak tinbre aberats eta zabalaz baliaturik, bide oro eta ez arriskurik gabeak, jorratzeko prestutasuna dute, maila handiko musikaren bazka eskaini digutelarik. Letoniako Era-ri estetika bateratuaz eta ahotsen amalgama eta armonikoz aberatsarekin lortutako etorri erraza, plazerezko Dowland,  plazerezko erromantizismoa: kanta desberdinen artean batasuna lortzeko gaitasuna baina aldi berean giro eta garai desberdinetara moldatutakoa. Ukrainiar neskak, Galina Gorbatenkoren maisutasunari men eginez izpirituz astako kontzeptu klasuikoa eta ongi atondua lortu dute. Indonesiarrak gaztetasunaren freskuran tarteka afinazioarekiko borrokatxoren bat eta espero gabean bi obra euskaldun goxoki landuak Elberdinen Soleram, XX.ko erdialdeko Brodway eran jasoa eta Ikimilikiliklik ean sorturiko festa algaratsua eskeini ziguten bestern artean. Belgikarrak txukun.

Arratsaldean koruen garaiak izan du jarraipena eta sumatzen hasia naiz nire pertzepzio zentzumenen kaptazio muga, estimulo ugaritasuna denbora tarte txikiegian hain xuxen... Batavia ((Indonesia), nola ez guztiengandik ikusmin handienaren eragile eta erantzuna hala modukoa denei itzal egiteko gai izan direlako. Inork ez bezalako zera trasmititzeko gaitasunaren jabe izaten jarraitzen dute urtebete ondoren ere. Disziplina zorrotzean lan egingo dutelakoan, lorpena goi-goi mailakoa eta sarkorra izateaz gain freskoa. Bestalde ere bizi dugun mundu globalizatuaren isla dira ABB-en ekoizpenaren mesedetan beti ere. Muestrarako: Don´t stop me now arrats ezaguna Mercury berak ere hobetuko ez lukeena. Beste maila batean, harribitxia hura ere Eric Ericsonen itturri beretik edandako Robert Sund maisu suediar, konpositore eta pedagogo historikoaren eskuetan jardundako Tokyoko koru gaztea. Zuzendari-kantari harreman oso barneratua eta zehatzaz gain, aintzinagoko garaietako musikaren espresibitateari zukua atereaz maisuki. Tempo eta artikulazioaren arteko konbinazio majistralak eta jolaskorrak landu eta kontrolatutako bolumenai oso noiz behinka askatasun emanez alde interesgarriak eraikitzeko gai izan den talde zoragarria. Beste aldean Galiziako Gaos, zihurrenik meritu itzelezko izerdiaren fruituak eskeintzera etorriak. Geuk ere pairatzen dugun  eta kulturak eremu idor eta antzutua bizi duen estatu kalamidade honetan aurrera egitea eta ezer gutxitik ernaltzeko estimulurik eskaintzen digun honetan lanerako grina erakusten duena, nola aldera genezake sioko gainontzekoekin!! Biba zuek!!

Tartean kokatuko nituzke Letonia eta Lituania, koru polit eta atseginak, zuzendarien eskarmetu handiagoak hala lanerako aukera sakonagoek, emaitza hobetzen lagunduko liekete zihurrenik. Bitxikeri moduen aipatuko nuke ia beti guztiek, lasaiago, azken kantan ematen dutela ufadarik ikusgarriena su festetan ohi bezala eta horrela entzulegoarengandik merezitako txalo zaparrada ozentzea lortzen dute.

Bejondaiela

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!