Bi gazte atxilotu ditu Ertzaintzak Tolosan, kafetegi batean lapurreta egitea leporatuta

Ataria 2019ko urriaren 31

Asteartean, 23:30ean, Tolosako kafetegi bateko alarmak ertzainak ohartarazi zituen, azken hauen esanetan: "Era horretako delituen prebentzio-lanetan ari ziren polizia-baliabideak berehala hurbildu ziren, eta lokaleko atea behartuta zegoela, barruan dena hankaz gora zegoela eta lokaleko kutxa erregistratzailea falta zela ikusi zuten".

Ertzainak inguruan hasi ziren ustezko lapurren bila, eta handik laster aurkitu zituen patruila batek kutxa erregistratzailearen hondarrekin ihesi zihoazen bi gizonezko. Ebidentzia horien aurrean, ertzainek atxilotu egin zituzten bi susmagarriak. "Polizia-aurrekari ugari dituzten atxilotuak, 19 eta 20 urteko bi gazte, Ertzaintzaren egoitzara eraman zituzten dagozkion izapideak egitera. Epailearen aurrera eraman ondoren, honek aske uzteko agindua eman zuen", jakinarazi dute Ertzantzatik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!