Igarondo Urpekoak taldeko 24 igerilari, lehen jardunaldian

Ataria 2019ko urriaren 29a

Ordiziako igerilekuan egin da hegats igeriketako ligako lehenengo jardunaldia. Bertan Hego Euskal Herriko taldeek parte hartu dute. Tolosako Igarondo Urpekoak taldetik 24 igerilari izan dira.

Taldetik bertatik azaldu dutenez, denboraldia hasteko izan da proba hori, «lehiaketan gorputzak martxan jartzeko, baina denek bere neurria eman dute. Helduetan, Irati Lakunzak eta Aras Karakusek 50 metro apnea eta 100 metro ur-gaineko probak irabazi dituzte. Gazteetan, urtetik urtera progresio handia ikusten zaie». Nesketan Araitz Auzmendi, Nerea Telleria, Nahia Lizarra eta Jone Gorostidik hartu dute parte 4x200 metro erreleboetan, eta mutiletan John Barrel, Markel Arrizibita, Manex Zamora eta Jon Telleriak, emaitza onak lortuz. Ligaren hurrengo jardunaldia azaroan dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!