Poloniarrak Atarian galduta

Ataria 2019ko urriaren 28a

Poloniako ikasleak Tolosan dabiltza aste honetan, Herrikidekoekin elkartrukean. Euskal Herria ezagutzeko aukera izan dute bidaia honetan, besteak beste, Bilbo eta Donostia. Gaur, arratsaldean, ordea, Tolosaldeko Ataria-n azaldu dira. 

Tolosaldeko Ataria ezagutzeko gogoa zuten poloniarrek. Egunkarian euren argazkiren bat atera delakoan azaldu dira San Esteban auzoko egoitzan. Penaz ikusi dute egunkarian euren argazkirik ez zegoela. Hala eta guztiz ere, ataria.eus-en agertuko direla jakin dutenean gustura geratu dira 16-17 urteko ikasle poloniarrak. Horrez gain, egoitza goitik behera ikusteko aukera izan dute, eskualdeko euskarazko komunikabide baten funtzionamendua ezagutzearekin batera. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!