Argazki galeria

Peña II.ak Promozio Mailako finala jokatuko du

Josu Artutxa Dorronsoro 2019ko urriaren 27a

peña egiguren promozio maila 1 1572201422539
peña egiguren promozio maila 2 1572201423483
peña egiguren promozio maila 3 1572201424945
peña egiguren promozio maila 4 1572201426143
peña egiguren promozio maila 5 1572201427290
peña egiguren promozio maila 6 1572201428284
peña egiguren promozio maila 7 1572201429668
peña egiguren promozio maila 8 1572201431165
peña egiguren promozio maila 9 1572201432755
peña egiguren promozio maila 10 1572201434286
peña egiguren promozio maila 11 1572201435536
peña egiguren promozio maila 12 1572201436750
peña egiguren promozio maila 13 1572201437977
peña egiguren promozio maila 14 1572201439169
peña egiguren promozio maila 15 1572201440480
peña egiguren promozio maila 16 1572201441789

22-12 irabazi dio Egiguren V.ari, Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatu den Promozio mailako Lau Eta Erdiko Txapelketako finalerdian. Azaroaren 9an jokatuko du finala, Iruñeko Labrit pilotalekuan, Jon Alberdi azpeitiarraren aurka. 

Erabat ezberdinak izan diren bi zati izan ditu partidak. Hasieran, huts asko egin dituzte bi pilotariek. Egigurenek, gainera, 4-6 eta 5-11 aurreratzea lortu du. "Lehen zatian pisu handia nabaritu dut oinetan. Hala ere, 11-5 gindoazela, tantoa egitea lortu dut. Banekien lan egitea egokitzen zitzaidala, eta asmo horrekin jarraitu dut aurrera", esan du Peñak partida amaitu ondoren.

Hori izan da, ordea, azpeitiar gazteak izan duen alderik handiena. Ondoren, 16 tanto jarraian egitea lortu eta markagailua irauli du Peñak, meritu handiz, gainera: 21-11. "Askeago aritu naiz; sakearekin min egin diot eta errematatzean asko asmatu dut, batez ere, gantxoz", aitortu du tolosarrak. Azkenean, 22-12ko markagailuarekin, partida irabazi eta finalera sailkatzea lortu du tolosarrak. Etxean geratu da garaipena.

Bi aurrelariek, seina pilota galdu dituzte. Peñak, batez ere, hasieran galdu ditu pilota gehienak. Ondoren, ordea, erasokorrago jokatzen hasi da, eta erraz asmatzen zuen airez sartzen zen bakoitzean. Gehienak gantxoz egin baditu ere, era guztietako tantoak lortu ditu tolosarrak. Guztira, 16 egindakorekin amaitu du. Egigurenek, berriz, 6 tanto besterik ez ditu egin; guztiak lehen zatian.

Urte erdia jokatu gabe, eta finalera

Urte beltza izaten ari zen Peña. Ihauterietan lesionatu zen lehen aldiz tolosarra, eta apirilean, berriro hartu zuen min, buruz buruko txapelketako kanporaketako partida jokatzen ari zela. 6 hilabete pasatxo igaro ditu kantxetatik kanpo, sorbaldako nahiz besoko lesioengatik. Horregatik, "oso gustura" zegoen gaurko partida amaitu berritan: "Udaran lan handia egin dut, eta horrek, azkenean, fruituak ematen ditu".

Ondorioz, hirugarren aldiz jarraian jokatuko du finala Peña II.ak. Aurreko biak galdu egin zituen Agirreren eta Bakaikoaren aurka. Aurten, beraz, arantza hori kentzen ahaleginduko da. Azaroaren 9an jokatuko du txapela lortzeko norgehiagoka, Iruñeko Labrit pilotalekuan, Jon Alberdi azpeitiarraren aurka. Azpeitiarrak 22 eta 19 hartu zuen mendean, atzo, Agirre. "Atzoko partida ikusten aritu nintzen, eta Alberdik ikaragarri asmatu zuen tantoa amaitzerako garaian. Finala oso gogorra izango da". 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!