Munduko ondasuna

Erabiltzailearen aurpegia Karlos Linazasoro 2019ko urriaren 25a

Entzun: «Munduko ondasuna, osasuna».

Hori idatzi zuena ez zen tuntuna.

Ohean dagoenak ze irrika du?

Zein amets, nahi, desira edo gudu?

Ziztuan sendatzea besterik ez!

Ezin baita egon oinaze eta minez.

Zertarako gainerako ondasunak

soina ez badu berotzen maitasunak?  

 

Eta nola maitasuna oinazean?

Nola irri goxoa ezpainen nekean?

Nola zutitu tentetu ezinean?  

 

Oinazeak orduak luze ditu.

Sasoirik gabe ezin argiak piztu.

Diruak ezin estira berdindu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!