Olarrain auzoko festak ospatuko dituzte asteburuan

Tolosaldeko Ataria 2019ko urriaren 25a

Igandeko Abraham Olano trabesia izango da hitzordu jendetsuenetakoa, baina bestelakorik ere izango da

Urteroko datari eutsita, Tolosako Olarrain auzoan jai giroa izango dute asteburuan, gaurtik bertatik hasita.

Auzoaren goxotasunerako hitzorduak izango dira gehienak, baina igandeko Abraham Olano MTB zeharkaldi herrikoiak jendea elkartuko du.



 

OLARRAINGO JAIAK 2019

URRIAK 25, OSTIRALA

21:30etik aurrera. Mus txapelketa elkartean.

URRIAK 26, LARUNBATA

21:00. Auzo afaria elkartean, trikitilariekin.

URRIAK 27, IGANDEA

09:30. XXXI. Olarraingo Abraham Olano MTB zeharkaldi herrikoia, Olarraingo Abraham Olano Peñak antolatuta.

11:30. Hamaiketakoa.

12:00. Haur jolasak.

14:00. Bazkaria trikitilari eta bertsolariekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!