Aulkitik

Garaipenaren bila

Erabiltzailearen aurpegia Nahia Alkorta 2019ko urriaren 24a

Aurreko asteburuko hiru puntuak etxera ekartzea lortu ostean, aste berri bati ekin genion, betiko gogo eta ilusioarekin. Bide honetatik jarraitu besterik ez genuen egin nahi, beraz, gogor entrenatu eta igandean, Mulier taldearen aurka genuen partidura konfiantza guztiarekin joatea zen helburua.

Partidari ekin baino lehen, puntuak alde genituen jada, bereziki, gure etxean jokatzen genuelako, Berazubin, eta hori demostratu egin behar zen.

Ez zen partida hasiera hoberena izan, gehienbat intentsitate falta nabaritu baitzen taldean. Nahiz eta sarritan gola bilatu, ez genuen lortu markagailua mugitzea. Atsedenaldira 0-2koarekin joan ginen. Dena den azkeneko minutura arte borrokatzen jarraitu behar zela argi zegoen, beraz, bigarren zatian emaitza aldatzeko gogotsu irten eta taldeak jarrera aldaketa erakutsi zuen positiboki. Esperantza galdu gabe eta borrokan jarraitu arren, 0-3koa iritsi zen unean oso kaltetua ikusi zen taldea. Horrela bukatu zen jokoa. Ez ziren batere sentsazio onak izan baina lanean jarraituz gero, seguru garaipenak iritsiko direla.

Hurrengo partida Atletico de Revellinen aurka. Berriro goiz goizetik autobusa hartu eta Logroñora, 3 puntuak etxera ekartzeko asmoz eta ea bolada onean sartzen garen. Aupa Neskak!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!