Kluba handitzen doa

Ataria 2019ko urr. 24a, 11:58

Tolosala kirol elkarte moduan eratu da, denboraldi honetan hiru talde baitaude: gizonezkoen bi talde eta emakumezkoena.

Aurtengoa denboraldi berezia da areto futboleko Tolosala kirol elkartearentzat. Hain justu, kirol elkarte moduan eratu da, orain arte zegoen gizonezko taldeari beste bi gehitu baitzaizkio: gizonezkoen bigarren taldea eta emakumezkoena. Gizonezkoen lehen taldea, Tolosala Iurre, Euskal Ligan lehiatzen da; bigarren taldea, Tolosala B, Gipuzkoako hirugarren mailan dago, eta emakumezkoen taldea, Tolosala Orbela, Gipuzkoako senior mailako ligan dago.

Kirol elkarte bihurtzea eta talde batetik hiru izatera pasatzera «erronka» izaten ari dela dio Martin Lakunza Tolosala Iurreko kideak: «Kirol elkarte izatera pasa gara, hiru talde ditugu, denbora gutxian aldaketa handia izan da, baina oso pozik gaude eta erronka bezala hartu dugu taldeak aurrera ateratzea». Tolosala proiektua orain zazpi urte hasi zen. Aurtengo denboraldian Tolosan areto futbolean jokatu nahi dutenei aukera emateko deialdia egin dute. «Batez ere zentratu ginen emakumezkoen taldea ateratzen. Horretaz gain, aukera izan dugu bigarren talde bat ateratzeko gizonezkoetan, eta bide horretatik gazte jendea animatzeko areto futbolean jokatzera».

Emakumezkoen taldeari eta bigarren taldeari dagokionez, ez diote hainbeste emaitzei begiratzen. Lehen taldeak badu aurtengorako helburu jakin bat, 3. Maila Nazionalera igotzea. Horretarako taldea «sendotu» dutela dio Lakunzak. Ioritz Otamendi billabonatarra, Aritz Lasa Laskorain taldetik eta Jon Gallurralde Anoetatik dira aurtengorako fitxaketak. «Bigarren urtea da jokatzen duguna Euskal Ligan, gehiago ezagutzen dugu, eta helburua da partida guztietan gogor jokatzea eta ahal bada mailaz igotzea». Lehen partida galdu ondoren, hurrengo biak irabazi dituzte. «Entrenamenduek bere fruitua ematen ari direla esan daiteke», azaldu du Lakunzak.

TALDEKIDEAK

Tolosala Iurre

Mikel Landa.Atezaina.

Antton Garro.Pibota.

Martin Lakunza. Atzelaria.

Unai Labaka.Atzelaria.

Asier Yarza.Hegalekoa.

Ander Agirrezabal.Hegalekoa.

Ioritz Otamendi. Pìbota.

Iker Lacunza.Pibota.

Imanol Anta. Hegalekoa.

Jon Gallurralde.Hegalekoa.

Mikel Alonso. Atzelaria.

Aritz Lasa.Pibota.

Julen Agirrezabal. Atzelaria.

Imanol Toledo.Atezaina.

Iñaki Elortza.Atezaina.

Jon Kortajarena.Entrenatzailea.

Julen Lizaso.Prestatzaile fisikoa.

Cristian Fernandez.Pistako ordezkaria.

Ion Artola.Laguntzailea.

Jesus Mari Artola. Zuzendaria.

Tolosala Orbela

Leire Hernandez.Atezaina.

Ane Campos.Pibota.

Marina de la Iglesia.Atzelaria.

Iraia Sanchez.Pibota.

Ane Etxaniz.Pibota.

Maddi Amondarain.Pibota.

Raquel Muñagorri.Hegalekoa.

Leire Iguaran.Hegalekoa.

Aiora Otamendi.Atzelaria.

Paula Ariznabarreta.Hegalekoa.

Maddi Urkola.Hegalekoa.

Andrea Vitoria.Hegalekoa.

Ander Agirrezabal.Entrenatzailea.

Pablo Villanueva.Entrenatzailea.

Izaskun Egilegor.Laguntzailea.

Tolosala B

Eneko Gago.Atezaina.

Mikel Iturrioz.Atzelaria.

Iosu Leonisio.Pibota.

Hamza Ben Nani.Hegalekoa.

Asier Lekubide.Hegalekoa.

Aitor Aramendi. Hegalekoa.

Asier Diaz de Gereñu.Pibota.

Beñat Ezenarro.Atzelaria.

Iñaki Lakunza.Pibota.

Ibrahim Reghioui.Hegalekoa.

Mattin Lakunza.Atzelaria.

Jonathan Fernandez.Pibota.

Ander Belza.Hegalekoa.

Eguzki Azkarate.Hegalekoa.

Eneko Balerdi.Pibota.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!