2019/10/27 10:00 - 13:45

Bedaioko Azoka Berezia

Bedaioko Azoka Berezia
Bedaio, Tolosa

Bedaioko XII. Azoka: "jasangarria, bideragarria, ekologikoa, auzolanen egindakoa, berdintasunezkoa, bertakoa eta gurea", diote antolatzaileek. 20 postu izango dira.

Bertan ikusi, dastatu eta erosi ahal izango dira hainbat produktu, adibidez, bertako babarruna, barazki, etxeko labe zaharrean egindako ogia, mondejuk, arraultzak, garai honetan gure fruta arbolak eskeintzen dizkiguten intxaur , sagar, gaztain, pipar erreak, ukenduak eta xaboiak….. etxean egindako postre goxoak, esnekiak, gaztak.

Azken urteotako arrakastaren ondorioz aurten ere, landare eta loreetan aditua den Jakoba Errekondo izango dugu gurean. Argitaratu berri duen Landareak lantzen gida liburua salgai izango du aurten zuhaitzari eskainia eta jendearen kezka eta jakin-minak asetzeko eta ezagutzak elkarbanatzeko aukera paregabea izango da.

Azken urte hauetan jendearen parte hartzeak azokako gune garrantzitsua bilakatu du Bedaioko Erakustoki Txokoa. Aurtengo gaia, garai batean gure amona-berramonak ezkontza egunerako prestatzen zituzten esku lanez egindako hainbat zapi izango da. Erakusketa txokoan Irurako Lules Gabarain hurbilduko zaigu Bolillo bidezko eskulanaren teknika erakustera.

Eta artista gonbidatua aurten Usurbilgo Zorionek bere Marrak artelanarekin.

Tolosako udalak autobus zerbitzua jarriko du, ordutegia:

TOLOSA-BEDAIO

 10:30. Tolosako San Frantziskoko geltokian. 

10:45. Alegian Kikarako geltokian.

10:55. Ugarten Bedaiorantz.

BEDAIO-TOLOSA

13:30. Bedaiotik aterako da dagozkion geldiuneak eginez Ugarte-Alegia eta Tolosa (San Frantzisko).

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!