Tolobolei klubeko infantil eta kadeteak ligan hasi dira lehen aldiz

Ataria 2019ko urriaren 23a

Pistan jokatzen dute, eta infantil mailan nesken taldea osatu dute, Laskorain izenarekin. Kadeteetan nesken taldea, Laskorain IK izenarekin, eta mutilen taldea, Laskorain KM izenarekin, osatu dituzte. Azken biek liga berean jokatzen dute.

Emaitzei dagokionez, infantilek Hernani K.E. 1 taldeari 3-1 irabazi zioten. Kadeteetan, mutilen taldeak 3-0 irabazi zion Lizardiri, eta nesken taldeak Summa Aldapeta 2 taldearen aurka galdu egin zuen 0-3. Etxeko partidak Ferialekuan egokitu den pistan jokatzen dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!