Martxan da IKT astea

Tolosaldeko Ataria 2019ko urriaren 21a

Ostiralera bitarte, Lehiberrin eta Oriaburun izango dira doako ikastaroan; enpresek eta herritarrek teknologia berrien ezagutzan sakontzea du helburu egitasmoak.

Gaur hasi da Tolosaldeko Informazio eta Komunikazio Teknologian XI. astea. 10 ikastaroz hornitu dute bost eguneko egitaraua eta, gaurtik ostiralera bitarte, Lehiberri zentroa eta Oriaburu etxea izango dituzte aterpe, ikastaroetan parte hartu nahi dutenek.

Herritarrek nahiz eskualdeko enpresek teknologia berrietan sakontzeko bideak eskainiko dituzte saioek eta, besteak beste, negozio aukera berriak sortzeko aukeraz aztertuko dituzte.

Informazio gehiagorako, edota ikastaroetan izena emateko, Tolosaldea Garatzeneko Enpresa Sailera dei daiteke (943 65 45 01), edo enpresa@tolosaldea.eus helbidera idatzi.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!