Hauteskundeak

Hauteskunde aurreko lan bilera

Tolosaldeko Ataria 2019ko urr. 21a, 11:58

Tolosaldeko EAJ-PNVko ordezkariak Kongresurako eta Senaturako hautagaiekin hauteskunde aurreko lan-bilera izan zuten ostiralean Tolosan.

Joseba Agirretxeak, EAJ-PNV Gipuzkoatik Kongresurako hautagaiak, "zigor botoaz" hitz egin zuen: "Datozen hauteskundeetan euskal haserrea eta boto aktiboa hauteskundeetara behartuta eraman gaituztenentzat zigor boto bilakatu behar du". Bere esanetan, "Madrilen pil-pilean dagoen politika eta arduragabekerien aurrean, EAJ-PNV da seriotasuna erakutsi duen alderdi bakarra". Ondorioz, boto erabilgarri bakarra EAJ-rena dela gaineratu zuen.

Beste alderdien aipamena

PSOEk eta Podemosek “beraiengan soilik” pentsatu dutela esan zuen Joseba Agirretxeak, eta “izen abizenak dituzten porrot honen erantzule bakarrak” direla. EAJren hautagaiak balioan jarri zuen Madrilen euskal talde sendo bat izatea, “gurea defendatzeko eta errespetatu gaitzaten. Izan ere, gu ez bagaude han, nork egingo du gure interesen aldarrikapena?”, galdetu zuen.

Agirretxearekin batera, Iñigo Barandiaran, Maribel Vaquero, Jokin Bildarratz, Luke Uribetxeberria eta Mertxe Garmendia, Kongresurako eta Senaturako hautagaiak egon ziren, Tolosaldeko hainbat alderdikide, zinegotzi eta udaletako bozeramaile jeltzalerekin batera.

Parte hartzeko deia

“Azaroaren 10ean berriro hauteskundeak izango ditugu, baina ez tokatzen direlako, horretara behartu gaituztelako baizik”, eta hauteskunde hitzordu berriaren aurrean parte hartzeko deia luzatu zuen. “Normala da jendearengan amorrua nagusitzea, eta hain justu ere haserre hori zigor boto aktiboa bilakatu behar da, ez abstentzioan”, esanez amaitu zuen Agirretxeak Tolosan bere hitzaldia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!