ARGAZKI GALERIA

5.000 txanpinoi saltsan jarrita

Eneritz Maiz Etxarri 2019ko urriaren 19a

Hamargarren Mikologikak perretxiko usainez esnatu du Tolosa, eta munduan inoiz prestatu den txanpinoi kazolarik handiena prestatu dute. 250 kilo, hau da, 5.000 txanpinoi saltsan prestatu dituzte goizaldetik hasita.

Eguerdian banatzen hasi dira txanpinoiak eta etengabea izan da jendearen joan-etorria. 2,5 metroko ontzia baliatuko dute txanpinoi guzti horiek prestatzeko, eta goizaldean hasitako lanak eguerdirako amaitu dituzte. Baina txanpinoiez gain, onddo eta perretxikoekin egindako pintxo ugari dastatzeko aukera izan dute bertaratuek. Postuz postu, zapore, itxura eta estilo askotako pintxoak izan dira. Postu ugari prestatu dituzte Tolosa eta Goierrialdeko sukaldariek. 

Jatekoekin hasterako, ordea, urtero hutsik egiten ez duen erakusketa jarria zegoen Trianguloaren erdian.  Bezperan, Tolosaldeko ikasleek bildutako perretxiko sorta egon da ikusgai, Aranzadi zientzia elkarteko kideen laguntzaz sailkatuta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!