ARGAZKI GALERIA

Auzoko jaiak, hondar gainean

Ataria 2019ko urriaren 19a

Ostegunean hasi zituzten auzoko jaiak San Estebaneko herritarrek. Gaur, besteak beste, 2x2 Bolei  Txapelketa ari dira jokatzen.

San Estebango auzotarrek ere badute aukera haien festez gozatzeko. Ostegunean hasi zituzten jaiak eta bihar emango diete amaiera. Gaur, esaterako, 2x2 Bolei Txapelketa ari dira jokatzen. Lehen fasea dute gaurkoa, eta bihar izango dituzte finalerdiak eta finala.

Txapelketaz gain, badute festaz gozatzeko beste modurik: 16:30ean, haur jolasak izango dituzte eta 18:00ak aldera buruhandiak ibiliko dira kalean zehar eta entzierroa egingo dute zezen txikiekin, Moyua abeltzaintzaren eskutik. Horren ostean, txokolatea jateko aukera izango da eta giroa jartzen Batukada Feminista arituko da. Gauean, 22:30ak aldera, Basati eta Euphoric taldeek kontzertuak eskainiko dituzte.

Hona hemen biharko, igandeko, egitaraua:

09:00. Diana herriko txistulariekin.

10:00. Trikitilariak auzoko baserrietan.

11:00-12:00. 2x2 Bolei txapelketaren finalaurreko eta finala.

11:00. Meza auzoko hildakoen alde, San Frantzisko elizan.

11:00. Radio Control-eko kotxeen erakustaldia Ttorreko aparkalekuan.

12:00. Auzoko txarangarekin kalejira.

14:00. Auzoko babarrun jatea.

Ondoren, dantzaldia eta karaokea Joxe Jabier Mendizabalen eskutik. Atsedenean Toka Txapelketa. Festari amaiera emateko gaztaina jatea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!