Tolosan egingo du parada Desgaitasunari Buruzko II. Zinemaldiak

Tolosaldeko Ataria 2019ko urr. 18a, 19:58
'Fuerza' film laburreko eszena bat.

Gaur emango zaio hasiera Desgaitasunari Buruzko II. Zinemaldiari Andoain eta Hernanin; Tolosan, datorren astelehen eta asteartean izango dira emanaldiak.

Bigarren urtez antolatu du Tolosaldea eta Goierriko pertsona gorren elkarteak, Gainditzen Elkarteak, Desgaitasunari buruzko II. Zinemaldia. Gaur eman diote hasiera ekimenari Andoain eta Hernanin eskaini dituzten saioetan, eta urriaren 25ean izango da azken saioa, Hernanin. Tolosan, berriz, astelehen eta asteartean eskainiko dituzte saioak:

Urriak 21, astelehena

19:00. Film laburren proiekzioa, Tolosako Kultur Etxean.

  • Capitan Kinesis. (Carles Jofre, 11 min.). Superheroi jubilatu bat da Sebastian. Bizitza lasaia darama eta badira bi urte ez duela bere superbotererik erabili, baina espero ez duen bisita batek arriskuan jarriko du bere mundua eta hau babestera behartua ikusiko da.
  • Matilde. (Jose Fernandez Riveiro, 6 min.). Matilderen istorioa da hau. Baita mundu osoko 45 milioi pertsonena ere. Istorioa hauen guztien lotura alzheimerra da.

Jarraian. Hitzaldia, Buru Bihotzez eta Julian Rodriguezekin (Bere amak alzheimerra du eta bere esperientzia kontatuko du). Zeinu hizkuntzako interpretea egongo da.

Urriak 22, asteartea

11:00. Film laburren proiekzioa, Tolosa-Inmakulada Institutuan.

  • Un guerrero. (Humberti Margain, 12 min.). Ricardo, ezgaitasuna duen gazteak, futboleko zuzendari teknikoa izateko ametsa du, baina bere lanak ehuneko ehunean futbolera dedikatzea eragozten dio. Ricardo eboluzio batetik pasako da, non zuzendaritzatik eskaintza bat iritsiko zaion eta futbol talde bat entrenatzen saiatuko den.
  • Fuerza. (Carla Alonso, 20 min.). Loida Zabala eliteko jokalaria da. Bere espezialitatea halterofilia da, nahiz eta hamaika urtetatik hankak mugitu ezinik egon den. Losar de la Veratik (Cadiz) egunero hobea izateko prestatzen da eta arau bakarra du: inoiz amore ez ematea. Hau, Loidaren istorioa da eta bere ametsak betetzeko borrokatzen duen indarrarena.

Jarraian. Richar Oriberekin hitzaldia.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!