Tolosa CF-k kopako aurre kanporaketa etxean jokatuko du, CF Pontellasen aurka

Ataria 2019ko urriaren 17a

Espainiako Kopako lehen zozketa egin da gaur arratsaldean Espainiako Futbol Federazioaren egoitzan. Aurkari bezala CF Pontellas talde galiziarra tokatu zaio. Partida Berazubin jokatuko da azaroaren 13an, asteazkena. Kanporaketa partida bakarrera erabakiko da. 

Espainiako Errege Koparen historian, lehen aldiz, futbol talde ez profesionalek parte hartuko dute aurten. Tolosa CF horien artean dago, beste 19rekin batera. Hirugarren Mailara igo berriak diren taldeak dira guztiak. 

Koparen aurre kanporaketa azaroaren 13an jokatuko da eta partida bakarrera izango da. Irabazleak aurrera jarraituko du eta lehen mailako talde bat izango du hurrengo kanporaketan aurkari. Tolosa CF, beraz, erronka horretatik partida bakarrera dago. Eta partida hori Berazubin jokatuko da, zozketan horrela erabaki baita. 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!