Tolosa CF atletismo, Euskadiko gazteen txapelketa guztietan

Ataria 2019ko urriaren 17a

Kluben arteko txapelketak izango dira larunbatean, 16 eta 20 urte azpikoetan.

Durangon (Bizkaia) jokatuko dira lartunbatean Euskadiko Kluben Arteko Atletismoko Txapelketak 16 urte eta 20 urte azpiko mailetan. Tolosa CF Atletismoa taldetik nabarmendu dutenez, txapelketetan parte hartuko duten kluben artean lau mailetan ordezkaritza izango duen bakarra izango da.

16 urte azpikoetan zein 20 urte azpikoetan gizonezkoen eta emakumezkoen maila izango da jokoan, horregatik egongo dira lau sailkapen edo txapelketa jokoan. Txapelketak 09:30ean hasiko dira eta Tolosa CF Atletismotik herritarrei deialdia egiten diete taldeko atletei animatzera joatera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!