Udazkena ekintzez beterik Bedaion

Leyre Carrasco 2019ko urriaren 15a

Egitarau oparoa prestatu dute Tolosako auzoan iganderako. Jubilatu eguna izango dute eta aurtengoan antzinako usadio bat berreskuratuko dutela argitu dute.

Igandean, urriak 20, jubilatu eguna ospatuko dute Bedaion. Hori dela eta, egitarau oparoa prestatu dute egun horretarako. Aurtengoan, antzinako usadio bat berreskuratu nahi izan dute eta arrazoi horregatik, 10:00etan Bizkaratetik kalejiran, Astigarragako txistulari taldea izango da egunari hasiera emanez. Ondoren, 11:00etan meza nagusia egingo dute, txistulariak bertan lagun izango dituztelarik. Meza ostean, Bedaioko gazteek pilota partida finala jokatuko dute eta bukatzeko, Abaetxe jatetxean lagun artean bilduko dira aspaldiko pasarteei errepaso bat emanez.

 

Bestalde, urriak 27an Bedaioko azoka berezia ospatuko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!