'La trinchera infinita', zinema ziklo berrian ikusgai

Tolosaldeko Ataria 2019ko urr. 15a, 10:24

Ostegun arratsaldean zinema bonu berriak eskuragarri izango dira, Leidor aretoko leihatilan; azaroaren 9an, Jon Garaño, Aitor Arregi eta Jose Mari Goenagaren aurkezpena eta solasaldia izango dira.

Beste zinema ziklo bat hastear da Tolosako Leidor aretoan, eta harekin gozatzeko gogoa dutenek, ostegun arratsaldean bonuak eskuratzeko aukera izango dute, 17:00etatik 19:00etara, aretoko leihatilan.

Besteak beste, Donostiako Zinemaldian zilarrezko maskorra irabazi duen La trinchera infinita filmaz gozatzeko aukera izango da, azaroko bigarren asteburuaren bueltan eta, zehazki azaroaren 9ko saioan, zuzendariak ere bertaratuko dira, pelikula aurkeztu eta hari buruzko solasaldia sortzera.

Ziklo berria ostegunean bertan hasiko da, eta azaroaren 14ra bitarteko filmak hartuko ditu. Horrela, 14 ikus-entzunezko proiektatuko dituzte, eta hiru izango dira haurrentzat: El Rey León, Misión Katmandú eta Pokemon. Pikachu detektibea. Azaroaren 9an, berriz, larunbatetan ezohikoa den emanaldia izango da Leidorren, 20:30eko saioarekin. 

Aipaturikoekin batera, honakoak izango dira ziklo berrian ikusgai izango diren filmak: Semillas de alegría, Ad Astra, Diecisiete, El Rey Leó, La ceniza es el blanco más puro, Amazing Grace, Misión Katmandú, Vivir dos veces, Día de lluvia en Nueva York, One cut of the dead, La Trinchera Infinita, Pokemon Pikachu detektibea eta Varda por Agnés.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!