Alpinismo eskola martxan, Zumardiarekin

Tolosaldeko Ataria 2019ko urr. 15a, 10:06

Lau irteera antolatu dituzte, eta ezinbestekoa da mendian esperientzia izatea.

Zumardia eskolaren helburua alpinismoaren oinarrizko ezagutzak transmititzea izango da, eta 14 eta 18 urte bitarteko gaztetxoei begirako eskola izango da.

Azpimarratu dutenez, ezinbestekoa izango da mendian esperientzia izatea, eta irteera bakoitzean dei pertsonak parte hartu ahal izango dute, gehienez. Lekuak beteko balira, lehentasuna izango lukete parte hartzea handiena dutenek.

Horrela, irteera bakoitzean diziplina bat lantzea da Zumardiaren asmoa eta, eskalari dagokiona izan ezik, gainerako guztiak Euskal Herritik kanpo egingo dituzte; kokapen zehatza aurreko astean erabakiko dute. Hori bai, datak zehaztu ditu, honezkero, Zumardiak.

1. Arroka eskalada: Azaroak 16-17 (80€. Bazkideek 72€)

2. Alpinismoa eta izotz eskalada: Martxoak 14-15 (100€. Bazkideek 90€)

3. Mendiko eskia: Apirilak 18-19 (100€. Bazkideek 90€)

4. Mendiko eski zeharkaldia eta orientazioa: Maiatzak 16-17 (100€. Bazkideek 90€)

Irteeren prezioak bere gain hartuko ditu, irakaslearen zerbitzua, homologatutako taldeko segurtasun materiala eta asegurua. Irteeretako irakaslea Aitzol Doyharzabal Iturralde goi mendiko gidaria izango da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!