Bost saio eskainiko ditu, aurten, Jesus Torquemadak

Tolosaldeko Ataria 2019ko urriaren 15a

Izen-ematea zabalik da, www.ikastn.com helbidean.

Hamaikagarrena izango da, aurten Jesus Torquemadak Tolosan eskainiko duen nazioarteko gaurkotasun soziopolitikoari buruzko mintegia. Tolosaldean Ikastn zerbitzuak iragarri du izen-ematea zabalik dela, lekuak bete arte eta, www.ikastn.com helbidean edo 615 77 56 78 telefonoan egin liteke, 35 euro ordainduta.

Bost saioa izango dira guztira, bina ordukoak, eta honakoak izango dira data zehatzak: azaroaren 11 eta 18, eta abenduaren 2, 9 eta 16. Lekua, berriz, Topic zentroko aretoa izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!