Haurren Hiria urriaren 24an jarriko da martxan

Tolosaldeko Ataria 2019ko urriaren 15a

Tolosa, denon hiria gaia landu beharko dute Tolosako ikastetxeetako haurrek, eta horretarako sei topaketa egingo dituzte ikasturte osoan barrena.

Joan den ostegunean Haurren Hiria proiektua aurkeztu zien, Tolosako Udalak, ikasturte honetan parte hartuko duten haurren gurasoei. 2019-2020 ikasturterako aukeratutako gaia Tolosa, denon hiria izango da, eta aterki horren azpian Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara bitarteko haurrak ariko dira lanean; urriaren 24an izango dute lehen saioa.

Helbururik behinena tolosar guztien beharrak kontuan hartuko dituen herria irudikatzea izango da, haurren ikuspegitik lehenik, baina baita genero ikuspegitik, migratzaileen ikuspegitik edo behar bereziak dituztenen ikuspegitik

Udalgintza gertuago

Haurren Hiria proiektuan parte hartuko duen gela bakoitzak ordezkari bat aukeratu beharko du, eta horiek osatuko dute Haurren Kontseilua. Horrela, 42 haurrek modu zuzenean parte hartuko dute proiektuan, eta horiek helaraziko diete guztia gainerako ikaskideei.

Lau saio eskola ordutan egingo dituzte, eta saio bana egingo dute, familiekin eta udal ordezkariekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!