Klima aldaketari buruzko 'Stop Motion' lehiaketa, Topic zentroan

Tolosaldeko Ataria 2019ko urriaren 15a

14 eta 17 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute, Instagram bidez, abenduaren 31ra bitarte.

Topic zentroak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailak elkarrekin antolatu dute egitasmoa, ingurumena eta kultura uztartuz. Finean, klima aldaketari buruzko hausnarketak sortu beharko dituzte parte hartzaileek, bide formatuan stop motion teknika baliatuz.

Lehiaketarako sortutako @aldaketaklimatikoagipuzkoan profilean jarraitu ahal izango dira nondik norako guztiak, izan ere, parte hartzaileek datorren abenduaraen 31ra bitarteko epea izango dute lanak bidaltzeko. Behin data hori iritsitakoan, bi sari banatuko dituzte. Bata epaimahaiarena izango da, eta berau osatuko dute, Topic zentroko pedagogia saileko kide batek, foru aldundiko ingurumen diputatu eta zuzendariak eta Coke Rioboó zinema zuzendari sarituak. Bigarren saria, berriz, Instagram sare sozialean Atsegin dut gehien eskuratzen dituen lanarentzat izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!