Aita biltzaile

Erabiltzailearen aurpegia Karlos Linazasoro 2019ko urriaren 11

Aita biltzaile eta seme hondatzaile.

Herrialde, leku eta etxe orotako

kontua; alegia askotarako

mami, irakaspen moralen sortzaile.

Aita bizi guztian lan eta lan,

irabaziak gerorako gordez;

semeak, gordetakoa gorde ordez,

den-dena xahutzen du bat-batean.



Horixe, labur esanda, historia.

Seme zabarrak beti izango dira,

bai eta aita babaloreak ere.



Bietan norena ote erru gorria?

Neronek, semea hormara begira

jarriko nuke, zigortxoa andere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!