2019/10/18 09:00
Tolosako ikastetxeetako DBH1-eko ikasleak perretxikoak biltzera irtengo dira. Arratsaldean Aranzadiko kideek Tolosako kultur etxean sailkatuko dituzte.
Onddoek eta perretxikoek zer garrantzia duten ezagutaraztea da helburua, funtsezko elementu baitira ekosistemetan eta bizitzaren zikloan. Era berean, onddo, perretxiko eta inguru naturalaren garrantzia, haiei buruzko ezagutza eta haien aldeko errespetua eta maitasuna ikasleen artean zabaltzea da xedea.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?