Berazubiko bulegoa berritzen ari dira, estadioko azken fasean

Ataria 2019ko urriaren 10a

Udalak Tolosa FC-rekin sinaturiko hitzarmenak estadioaren eraberritzea adostu zuen, eta lehen bi zatiak amaituta, klubaren bulegoa berritzea falta zen.

Bada, iraila erdialdean hasi ziren lanekin, eta sei hilabetean bulegoa egungo araudira egokituko dute, irisgarriagoa izan dadin; beheko solairua ere egokituko dute.

Udalak azaldu duenez, helburu behinena Tolosa CF-k erreferentziazko gune bat izatea da, bai elkartearenzat, bai gazte kirolarientzat, futbolaz harago, hainbat kirolen aterkia baita gaur egun. Lanek 417.986 euroko aurrekontua izango dute.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!