Herri eskolak antolatu ditu urriaren 12an Tolosaldeko IAk

Ataria 2019ko urriaren 10a

Tolosako Ezpala gaztetxean elkartuko dira ikasleak 10:00etan. Jolasak, hamaiketakoa, hitzaldia eta tertulia izango dituzte. 

Hispanitatearen eguna, jaiegun arrotzari intsumisioa! lelopean Tolosaldeko Ikasle Abertzaleakek Herri eskola antolatu du urriaren 12an, Tolosako Ezpala Gaztetxean. 

10:00etan elkartuko dira, Armiarma sarearen jolasarekin hasteko. Ondoren atsedena eta hamaiketakoa hartuko dituzte. Jarraian hitzaldia, Autodefentsa sareen beharraz hausnartzen izenekoa. Arratsaldean, 17:00etan, kafe tertuliaren txanda izango da: Zertarako TNT?

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!