Irene Caminos bosgarren, Europako Txapelketan

Tolosaldeko Ataria 2019ko urr. 6a, 15:44

Luccan (Italia) jokatutako Europako Txapelketan aritu da Bike Trial modalitateko kirolari tolosarra, Espainiako selekzioarekin. Atzoko finalerdietan bosgarren izan zen, eta sei onenak sailkatu ziren gaur goizeko finalerako. Finalean sailkapen probako postua errepikatu du.

Emakumezkoen mailaz aparte, gizonezkoen mailako probak ere jokatu dira, zenbait kategorietan. Irene Caminosek, 500 puntu lortu zituen atzoko finalaurrekoan, eta lehenarengandik 80 puntutara geratu zen. Gaurko finalean, berriz, 70 puntu lortu ditu, eta irabazle suertatu den Nina Reichenbach alemaniarrak, berriz, 240 puntu. Hemen asteburuko proben sailkapenak:

Finalerdiak:

  1. Vera Baron (Espainia): 580 puntu.
  2. Manon Basseville (Frantzia): 580 puntu.
  3. Alzbeta Pecinkova (Txekiar Errepublika): 550 puntu.
  4. Nina Reichenbach (Alemania): 520 puntu.
  5. Irene Caminos (Espainia): 500 puntu.
  6. Debi Studer (Suitza): 480 puntu.

Finala:

  1. Nina Reichenbach (Alemania): 240 puntu.
  2. Manon Basseville (Frantzia): 200 puntu.
  3. Vera Baron (Espainia): 120 puntu.
  4. Alzbeta Pecinkova (Txekiar Errepublika): 110 puntu.
  5. Irene Caminos (Espainia): 70 puntu.
  6. Debi Studer (Suitza): 60 puntu.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!