10 talde ariko dira lehian hondartza boleibol txapelketan

Ataria 2019ko urriaren 4a

Tolobolei elkarteak antolatuta, II. 3x3 Emakumezkoen Txapelketa izango da jokoan bihar, Tolosako Ferialekuan. Guztira 16 urtetik gorako 34 emakumezkok eman dute izena, 10 taldetan banatuta. Hondartzako boleibolean lehiatuko dira, eta talde bakoitzetik hiru jokalari ariko dira lehian.

Partidak 14:00etan hasiko dira eta bi multzo osatuko dira, bakoitza bost talderekin. Ligaxka bat egingo da multzo bakoitzean, bost taldeek elkarren aurka jokatuko dute. Ondoren, lehenengo sei sailkatuak zuzenean final-laurdenetera pasako dira. Beste biak ezagutzeko, 8. sailkatuak 9.aren aurka jokatuko du, eta 7. sailkatuak 10.aren aurka. Txapelketak 19:30ak inguru arte iraungo duela aurreikusten dute. Lehenengo bi sailkatuentzat sariak izango dira eta zozketa sorpresa bat egingo dela ere azaldu dute antolatzaileek. Behin txapelketa bukatuta, parte hartzaileek elkarrekin afalduko dute elkarte batean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!