2019/10/05 11:00
Galtzaundi euskara taldeak antolatuta, 2019ko bigarren saioa egingo du urriaren 5ean Sormenetikek Oria ibaiaren bazterrean. Tio Teronen Semeak dantza taldeko kideak izango dira protagonista eta beren ibilbideari buruz hitz egiteaz gain, euskal dantzaren transmisioari eta berrikuntzari buruzko beren ikuspuntua azalduko dute Oihana Iguaranen galderei erantzunez. Saioa 11:00etan hasiko da, Tolosako Zerkausiko azpialdean TAK arraun klubak duen gunean. Solasaldiaren amaieran, beren ikuskizunaren zatitxo bat ere eskainiko dute Tio Teronen Semeak taldekoek.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?