Ibon Gonzalez omendu dute bere taldeko korrikalariek

Ataria 2019ko irailaren 30a

Argazkia: Andrea Aranburu / GOIERRIKO HITZA

Lazkaoko Joxetxo Imaz Lasterketa Herrikoian Tolosa CF Atletismo taldeko kide ugari izan ziren igandean. Irteeran zendu berria den Ibon Gonzalez gogoan eta "bihotzean" izan zuten. 

Tolosa CF Atletismo taldeak esker oneko hitzak izan ditu Lazkaoko antolatzaileentzat: "Lazkaon, urteroko lez ospatu da Josetxo Imaz lasterketa eta bertan, Txindoki Atletismo Taldeak ukitu polita izan du gurekin. Irteera eman baino lehen, orain gutxi zendu zaigun Ibon Gonzalez-en oroimenez minutuko isilunea gauzatu da. Eskerrik asko Txindoki Atletismo Taldea. Gaur ere Ibonekin korri egin dugu!". 

Lasterketan, Jon Ander Cabero ibartarra izan zen eskualdeko azkarrena, hamargarren amaituz, 34.42ko denborarekin. Eneko Agirrezabal irabazlearengandik 3.27ra helmugaratu zen Cabero. Emakumeetan, Maialen Uranga tolosarra bederatzigarren iritsi zen, 49.45eko denborarekin. Irabazlea, Jone Zabaleta izan zen, 38.11ko denborarekin. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!