Trafiko istripuak prebenitzeko tailerra jaso dute Tolosako gazteek

Ataria 2019ko irailaren 24a

Don't be Dummy, Zuk ez duzu ordezkorik kanpaina iritsi da gaur Leidorrera. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak antolatutako ekimenean Tolosako lau zentrok hartu dute parte.

15 eta 20 urte bitarteko gazteek hartu dute parte Segurtasun Sailaren ekimenean, gaur, Leidorren. Bi txandatan banatuta, Laskorain Ikastola, Herrikide, Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastola eta Orixe Insitutuko ikasleek aretoa lepo bete dute. Trafiko istripuen prebentziorako tailerra forma didaktikoan eskaini dute. Zuzeneko testigantzak ere entzun dituzte, Borja Marcos udaltzainaren, Mikel Zubeldia suhiltzailearen eta bizkarrezur muineko lesioa duen Alaitz Arbillaren eskutik. 

Don't be Dummy ekimenaren barruan 70 saiotik gora burutu dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 44 udalerritan. Guztira 16.900 ikaslek parte hartu dute ekimenean. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!