Bideoa

Ondoriorik gabeko sutea San Esteban auzoan

Ataria 2019ko irailaren 23a

Inauterietako karroza bat erre da San Esteban auzoko industriagunean. Suhiltzaileek segidan itzali dute sua. Ondoko enpresan ez du kalterik sortu.

12:00ak inguruan hartu du sua inauterietako kamioi batek. Tolosako udaletxeak bertan duen eremuan, udal langileak karroza zatitzen ari ziren txatarra gisan bertatik eramateko. Paperik ez dutenez, inauterietako kamioiak ezin dira autoen desegite tokira eraman. Sua hartu eta gutxira suhiltzaileak iritsi dira eta segidan itzali dute sua. Ondoko enpresak ez du kalterik izan. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!