'Eguraldi txarrik ez do!' leloarekin joan dira mendira Bedaion

Ataria 2019ko irailaren 23a

Bedaioko XIII. Mendi Martxa igandean izan zen. Goizeko eguraldi goibelari aurre egin zioten mendizaleek. 

Goizeko 07:30ean ekin zioten martxa luzeko mendizaleek, euripean baino segituan atertu eta eguraldia argituz joan zen. Giro bikainean eta bistak garbi Artubiko gaina gailendu zuten.
 
08:30ean, 70 mendizaletik gora irten ziren beste martxan. Eguna ateri eta lainoak pixkanaka kenduz, martxa ederra eta esperientzi polita bizitu zuten,  batez ere gaztetxoek. Bedaioko martxa ez da konpetizioko martxa bat, lagun giroan egun ederra mendian pasatzekoa baizik, Aralarreko beste sarrera honetatik badira baso eta mendi politak eta errazak familiarekin egiteko, Nafarroako muga ezagutzeko beste modu bat da.
 
Antolatzaileak eta parte hartzaileak gustura geratu ziren beste behin ere. Urtea bukatzeko, Bedaion beste ekintza bat izango dela gogoratu zuten: urriaren 27an, Azoka Berezia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!