Tolosa CF Eskubaloia klubetik deialdia egin diete gaztetxoei eskubaloian jokatzeko. Batetik, eskubaloi eskolan izena emateko 2008 eta 2009 urteetan jaiotako neska eta mutilei, 650 95 35 66 zenbakira deituz. Bestetik, infantil nesken taldean jokatzeko, 2006 eta 2007 urteetan jaiotakoei, 653 78 23 66 zenbakira deituz. Bietarako tolosaeskubaloia@gmail.com helbidera idatzi daiteke.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?