Tolosaldeko I. Trikitixa Eguna ospatuko dute, urriaren 5ean Tolosan

Ataria 2019ko irailaren 19a

Tolosaldeko Trikitixa Elkarteak trikiti mundua mugitzeko eta indarberritzeko lehen saioa egin zuen, eta bide horri eutsiz, Tolosaldeko I. Trikitixa Eguna antolatu du urriaren 5erako.

Tolosaldeko trikitilaria, pandero-jotzailea, trikiti edo pandero ikaslea, edota besterik gabe, trikitizalea izatea nahikoa dela adierazi dute urriaren 5eko festan parte hartzeko.

Goizean elkartu, eta ondoren, bazkari eder bat egingo dute. Kontzertutxoren bat eskainiko dute, eta sorpresaz beterikoa izango dela aurreratu dute. Izena eman beharko da, eta txartelak hartzeko hilaren 27a baino lehen idatzi behar da hauspotuztrikitixa@gmail.com helbide elektronikora. Egunari amaiera Kalejira Erraldoiarekin emango diotela esan dute antolatzaileek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!