2019/09/21 16:30

Trial erakustaldia Tolosan

Trial erakustaldia Tolosan
Lopez Mendizabal plaza, Tolosa

Bikeshow.es-ek, eta Eguzki, Dickens, Xare, Izarra eta Karela tabernek antolatuta, bike trial erakustaldia izango da Tolosako Lopez Mendizabal plazan.

Irene Caminos tolosarra ariko da, batetik, hiru aldiz Espainiako txapeldun eta Munduko Txapelketan hirugarren postua lortutako kirolaria. Bestetik, Javi Alonso izango da protagonista, bi aldiz Europako txapelketa irabazitako kirolaria.

16:30. Trial bizikleten proba.

18:30. Erakustaldia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!