Tolosa CF-ko alebinak Venta de Bañosen txapeldun

Ataria 2019ko irailaren 18a

Bost partida jokatu zituzten eskualdekoek eta bostak irabazi zituzten, aurkako gol bakarra jasoz. Finalean Kantabriako Colindres taldeari 3-0 irabazi zioten urdinek. 

XXXIII. Santa Rosa de Lima txapelketa jokatu zen Venta de Baños-en (Palentzia). Tolosa CF-ko alebinak bertan izan ziren, baita Tolosako kirol zinegotzi berria ere, Jose Mari Villanueva. Hain justu bera izan zen txapeldunei kopa emateko ardura hartu zuena. Herriko taldeari ematea tokatu zitzaion, Tolosa CF izan baitzen txapelduna. Zortzi talderen artean jokatu zen txapelketa eta euskaldun bakarrak eskualdekoak izan ziren. Finalerdietan Valladolid CF-ri 2-1 irabazi zioten. Finalean errazago lortu zuten garaipena, 3-0eko emaitzarekin. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!