Tolosala AFKE-ren I. 4x4 Futbol Txapelketan izena emateko aukera

Ataria 2019ko irailaren 17a

Benjamin eta alebin mailako 4x4 txapelketa jokatuko da, larunbatean, Armeria plazan, Santa Maria eliza ondoan.

Taldeek (gehienez bost lagunekoak) mistoak izan behar dute, eta neska eta mutil batek beti jokatzen egon beharko dute. 10 euro ordaindu behar ditu talde bakoitzak, eta iurretolargiaft@gmail.com helbide elektronikora idatziz eman behar da izena.

Talde irabazleko kide bakoitzak Espainiako Ligako baloia jasoko du sari modura. Horrez gain, parte hartzaileentzat sari gehiago ere izango dira. 9:00etatik 13:00etara eta 15:30eatik 20:00etara jokatuko dituzte partidak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!