Hasiera bikaina Tolosa CF-ko neskentzat

Josu Artutxa Dorronsoro 2019ko ira. 16a, 19:59

Hirugarren mailan ari den mutilen taldeak asteazkenean jokatuko du, Ariznabarraren aurka, Berazubin, 19:30ean.

Tolosa CF-ko nesken taldeko kideak kontziente dira, helburu nagusia maila mantentzea izango dela. Kategoria berria da beraientzat, eta ez da erraza izango  mailari neurria hartzea. Hala ere, hasiera bikaina eman diote 1. Nazionala mailari; iazko denboraldi amaieran izandako bolada onari jarraipena eman diote horrela, beti baita garrantzitsua liga ondo hastea.

Zaleen aurrean jokatu zuten denboraldiko lehen partida, atzo, Itaroa Huarte taldearen aurka. Jendez gainezka zeuden Berazubiko harmailak, eta ederki gozatu zuten talde urdineko jarraitzaileek. 3-0 irabazi zion Tolosak talde nafarrari. Nahia Apariciok sartu zuen lehen gola, atsedenaldira iritsi aurretik. Partida amaierara heldu aurretik, 75. minutuan, Izaro Goenagak egin zuen bigarrena. Hiru minutu geroago, Apariciok sartu zuen partidako azken gola. Emaitza honi esker, sailkapeneko bigarren postuan kokatu dira tolosarrak, 3 punturekin, lehen postuan dagoen San Ignacio taldearekin berdinduta. Larunbatean jokatuko dute ligako bigarren partida, Osasuna B taldearen aurka, Tajonarren.

Neskak ez ezik, mutilak ere martxan dira dagoeneko 2019-2020 denboraldian. Hauek, ordea, ez dute hasiera gozoa izan, eta bost jardunaldiren ondoren, 19. postuan dira, bi punturekin. Tolosarrak jakitun dira Hirugarren mailan gauzak oso ondo egin beharko dituztela puntuak eskuratzeko. Oraingoz, bi berdinketa (biak etxean) eta bi porrot lortu dituzte. Azken partidan 1-0 galdu zuten San Ignacio talde gasteiztarraren aurka.

Atseden hartzeko tarte handirik gabe, asteazkenean jokatuko dute hurrengo partida, 19:30ean. Tolosarrek, Gasteizko beste talde bat hartuko dute etxean: Ariznabarra. Arabarrak 14.ak dira ligan, lau punturekin. Talde urdinak aukera ederra du zaleen aurrean lehen garaipena lortu eta gora begira jartzen hasteko.

 

EMAKUMEZKOEN 1. NAZIONALA

HURRENGO JARDUNALDIA

Osasuna B - Tolosa (irailak 21, larunbata, 16:30ean, Tajonarren, Iruñean)

SAILKAPENA

Pos.    Taldea  Puntuak  JP  IP  BP  GP  EA  AT  KT 
1    SAN IGNACIO S.D. 3   1   1   0   0   0   3   0  
2    TOLOSA C.F. 3   1   1   0   0   0   3   0  
3    BIZKERRE F.T. 3   1   1   0   0   0   3   1  
4    AT REVELLIN C.D. 3   1   1   0   0   0   2   1  
5    ARRATIA 3   1   1   0   0   0   2   1  
6    MULIER C.D. 3   1   1   0   0   0   1   0  
7    PRADEJON C.D. 1   1   0   1   0   0   1   1  
8    OSASUNA "B" 1   1   0   1   0   0   1   1  
9    BERRIOZAR CF 0   1   0   0   1   0   1   2  
10    AURRERA DE VITORIA C.D. 0   1   0   0   1   0   1   2  
11    OIARTZUN K.E. ANTIGUOKO K.E. 0   1   0   0   1   0   0   1  
12    AÑORGA K.K.E 0   1   0   0   1   0   1   3  
13    ITAROA HUARTE C.D. 0   1   0   0   1   0   0   3  
14    LOGROÑO CDEF "B" 0   1   0   0   1   0   0  

 

 

 

 

GIZONEZKOEN 3. MAILA

HURRENGO JARDUNALDIA

Tolosa - Ariznabarra (irailak 18, asteazkena, 19:30ean, Berazubin)

SAILKAPENA

Pos.    Taldea  Puntuak  JP  IP  BP  GP  EA  AT  KT 
1    BALMASEDA F.C. 12   4   4   0   0   0   6   2  
2    SESTAO RIVER C. 10   4   3   1   0   0   7   0  
3    SANTUTXU F.C. 10   4   3   1   0   0   7   4  
4    DEUSTO S.D. 7   4   2   1   1   0   5   4  
5    PASAIA K.E. 7   4   2   1   1   0   4   3  
6    SANTURTZI C.D. 7   4   2   1   1   0   3   2  
7    CULTURAL DE DURANGO 6   4   2   0   2   0   6   4  
8    PORTUGALETE C. 6   4   1   3   0   0   3   2  
9    GERNIKA CLUB S.D. 6   4   1   3   0   0   3   2  
10    LAGUN ONAK C.D. 5   4   1   2   1   0   2   2  
11    VITORIA C.D. 5   4   1   2   1   0   1   1  
12    URDULIZ F.T. 4   4   1   1   2   0   2   2  
13    SOMORROSTRO J.D. 4   4   1   1   2   0   1   4  
14    ARIZNABARRA C.D. 4   4   1   1   2   0   4   4  
15    BASCONIA C.D. 4   4   1   1   2   0   4   5  
16    SAN IGNACIO C.D. 4   4   1   1   2   0   1   5  
17    REAL SOCIEDAD S.A.D. "C" 2   4   0   2   2   0   5   7  
18    BEASAIN S.D. 2   4   0   2   2   0   3   5  
19    TOLOSA C.F. 2   4   0   2   2   0   2   6  
20    SODUPE U.C. 0   4   0   0   4   0   3   8  

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!