Gaurko garagardo azokako DJ gonbidatua Bull izango da

Ataria 2019ko irailaren 14a

Tolosako Garagardo Festaren egun handia da gaurkoa. 02:00ak arte zabalik egongo da eta musika jartzen artista irurarra izango dute. Atzo, DJ Jotatxo nafarra aritu zen lanketa horretan, beste artista bat.

TAKE saskibaloi taldeak Tolosako Zerkausian antolatzen duen garagardo festaren hirugarren eguna izango da gaurkoa. 18:00etan zabalduko ditu ateak eta 02:00ak arte egingo dituzte txandak saskibaloi taldeko kideek. Ostegunean zabaldu zuten aparrak igandera arte iraungo du. Atzo, ostirala, jendetza elkartu zen afaltzera eta garagardo freskoa hartzera. Gaur, egun handia eta beroa izanik, jendetza espero da Zerkausian. Musika jartzen, DJ Bull ariko da.  

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!