Usabal kiroldegiko ikastaroak doan probatzeko ate irekien astea

Tolosaldeko Ataria 2019ko ira. 13a, 09:15

Irailaren 16tik 20ra, ikasturte berrirako abian dauden ikastaroak probatu ahal izateko Ikastaroen ate irekien astea antolatu dute. 

 Bertan doan proba daitezke Usabal kiroldegiak eskaintzen dituen ikastaroetako batzuk. Ez da izena eman behar saio hauetarako. Honakoa da ate irekien egutegia:

Jarduera

Irailak

Ordua

BODY PUNP

16

9:00 / 19:30

PILATES

 

 

CYCLING

17

9:15/19:30

DESAFIT 30’

 

8:30/20:15

ZUMBA

 

9:00/19:30

KICK BOXING

18

19:30

K-STRETCH. Izena eman aurretik

 

9:15/18:30/19:15

KFIT Berazubi

 

9:15/ 19:30

JUMPFIT

19

9:15/ 19:15

ACUAGYM

29

9:00/19:30

Izen ematea zabalik, bazkide ez direnentzat

Ikasturtea irailaren 23an hasiko da. Hori horrela, bazkide direnek eta ez direnek izena emateko aukera zabalik dute. Izen ematea Usabalen gauzatu daiteke. Bazkide direnek, ordea, telefonoz, web orriaren bitartez edota Facebook sarearen bidez ere egin dezakete.

Ikasturte osoko izen-emate sistema

Irailean egiten diren izen emateak ekaina bitarterakoak izango dira, ikastaroan parte hartzeko eskubidea emanez, inongo izen emate berririk egin gabe, plaza ziurtatua izanda.

Horrek ez du esan nahi, ordea, inor ikasturte osoan ikastaroa egitera behartua dagoenik. Hiruhilabete bakoitzaren amaieran, baja emateko epea zabalduko da, hurrengo hiruhilabetean jarraitu nahi ez duten guztiak bertan behera utzi dezaten bere izen ematea.

Hortaz, behin izen emanda, bajaz ematen ez den orok jarraituko du ikastaroan izen emanda. Ordainketa, orain arte bezala, hiruhilabetero gauzatuko da.

Edozein zalantza argitzeko, Usabal kiroldegiarekin jar daiteke harremanetan 943 53 64 00 telefonoaren bitartez, www.usabalkiroldegia.com -en edota Facebook bidez.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!