Oihana Ugarteren grabatu erakusketa, hilabetez, 3 tabernan

Ataria 2019ko irailaren 12a

Tolosako Oria kaleko 12. zenbakian dagoen 3 tabernak, urtean zehar egin bezala, kultur ekintzak antolatzen jarraitzen du. Oraingoan, Oihana Ugarte Iriarte artistak aurten egindako grabatuak jarri dituzte ikusgai, erakusketa batean. Atzo arratsaldean izan zen inaugurazio ekitaldia, eta nahi duen orok, urriaren 13ra bitarte izango du margolanak ezagutzeko aukera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!