Beste sari bat Ura Iturralderentzat

Ataria 2019ko irailaren 12a

Ura Iturralde argazkilari profesionalak nazioarteko saria irabazi du Iranen ateratako argazki sortarekin. 

LGTBI komunitatearen inguruko argazki erreportajea egitera Iranera joan zen iazko urrian, eta IPA International Photography Awards lehiaketako Begirada Sakonaren Argazki Profesionalaren Saileko hirugarren saria lortu du Hidden Iranizeneko lanarekin. Bangladeseko K M Asad izan da lehen sailkatua eta Belgikako Alain Schroederrek lortu du bigarren saria.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!