Tolosako egutegirako bozka emateko unea

Tolosaldeko Ataria 2019ko ira. 12a, 11:31

 ‘Auzoak’ da egutegirako gaia eta 342 argazki aurkeztu dira TolosanKlisk lehiaketara; herritarrek bozka emateko unea da.

Tolosa Tolosako Udalak urtero argitaratzen duen egutegiaren 2020 urteko gaia Auzoak izango da. Argazki bilketa TolosanKlisk lehiaketaren bitartez egiten da azken urtetan, eta azaldu dutenez, 342 argazki jaso dituzte aurtengorako. Epaimahaiak horietatik 40 argazki aukeratu ditu, eta orain herritarren txanda da, bozka bidez, horietatik gustukoena aukeratzeko.

Epaimahaiak aukeratutako 40 argazkiak ikusgai daude  www.tolosa.eus webgunean eta irailaren 21era arte izango da bozka emateko aukera. Bozka ematen dutenen artean tablet bat ere zozkatuko dute. 

Herritarren artean bozka gehien jasotzen duen argazkia  egutegiko azaleko argazki nagusia izango da. Epaimahaiak, berriz, hilabete bakoitzeko argazki bana aukeratzeko ardura izango du. Irabazleentzat hainbat sari jarri dituzte. Irabazleak 600 euro eskuratuko ditu, eta gainerako 12 finalistek 200 euro.  

Bozka emateko aukera irailaren 21era arte izango da, eta irabazleen berri irailaren 26an emango dute. Bozketan parte hartu dutenen arteko sariaren zozketa ere irailak 26an izango da. Behin irabazleen berri emanda, egutegiak azaroaren 6an, 7an eta 8an banatuko dituzte. Lehiaketari buruzko xehetasun guztiak www.tolosa.eus webguneko Tolosanklisk atalean daude.

Informazioa gehigarria jaso nahi duenak kultura@tolosa.eus helbidera idatzi dezake edo bestela, 943 67 03 83 telefono zenbakira deitu.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!