Sebas Osinalderen omenaldian, Tolosa CF txapeldun

Ataria 2019ko irailaren 11

Tolosa CFko emakumezkoen lehen taldeak bere aurkezpen ekitaldia egin zuen atzo, torneo bat antolatuz, eta bide batez Sebas Osinalderi omenaldia egin zion.

Mailaz igo da Tolosa CF eta zaleen aurrean Berazubin egindako aurkezpena ezin hobe hasi du. Beste bi talderekin batera jokatutako torneoan irabazi du, eta Sebas Osinalderi aurreikusitako omenaldia borobilduz. Osinalde, nesken taldeko kidea, omendu eta bere izena jarri diote hiruko torneoari. Omenaldi hunkigarria eta berezia egin zioten Osinalderi, besteak beste, bi txapel oparituz. Añorga eta Logroño taldeak izan ziren Tolosarekin batera torneoan parte hartu zutenak. Tolosak 2 eta 1 irabazi zion Añorgari. Añorgak 3-1 irabazi zion Logroñori, eta Tolosak 3-0 irabazi zuen Logroñoren aurkakoa. Jokalari onena Elene Arruabarrena Tolosa taldekoa izendatu zuten.  

Bestalde, berriki Ezkarain denboraldi-aurreko egonaldia egin dute taldeko kideek. Lehen maila nazionalean jokatuko du Tolosa CFko emakumezkoen lehen taldeak, eta liga irailaren 22ko asteburuan hasiko da.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!