Garagardoen karta eta prezioak

Josu Artutxa Dorronsoro 2019ko ira. 11a, 11:59

Aurtengo garagardo azokan mota guztietako 20 garagardo dastatzeko aukera izango da. Janariari dagokionez, berriz, bertako ekoizleen zenbait produktu izango dira eskuragarri menuan.

KARTA
1- Ambar Berezia (Espainia). Arrunta. Horia. 4,8 gradu. Anbar kolorekoa, gorritasunarekin. Hautatutako garagar mota ezberdinekin eta lupulu garratz eta aromatikoekin.
2- Ambar Radler (Espainia). Arrunta. Limoiarekin,.3 gradu. Betiko garagardoa da, baina limoi-ura du. Horrek freskotasuna ematen dio, eta oso ukitu atseginak sudurrean eta ahoan. Oso freskagarria.
3- Ambar 0,0 (Espainia). Arrunta. Horia. Alkoholik gabea. Zapore leunekoa, eta egarria asetzeko eta jarduera fisikoa egin ondoren indarrak berreskuratzeko egokia.
4- Ambar gluten gabea (Espainia). Arrunta. Horia. 0 gradu. Zaporea, aroma eta mikaztasuna, garagardo tradizional batenak dira.
5- Moritz (Espainia). Arrunta. Horia. 5,4 gradu. Pilsner motakoa, argia, apar zuri, harro eta ugarikoa, lekaleen ukitu gozoekin.
6- Moritz 7 (Espainia). Berezia. Horia. 5,7 gradu. Malta %100 duen garagardoa.Ohiko Pilsner batek baino ñabardura eta gorputz gehiago izateak oso garagardo interesgarri bihurtzen du.
7- Moritz Epidor (Espainia). Berezia. Gorria. 7,2 gradu. Maltaren izaera, intentsitate eta adierazpen aromatiko garbia. Karamelu-maltarekin egina. Iraupen luzeko irakinaldia izan duenez, potentzia handia du.
8- Hoegarden (Belgika). Berezia. Garia/zuria. 4,9 gradu. Iragazi gabea, botilan berrirakindakoa. Maltatu gabeko gari, martorri eta laranja azal sikuarekin egiten da. Oso freskagarria eta edateko erraza.
9- Licher (Alemania). Berezia. Garia. 5 gradu. Irakin altukoa. Bere osagaiak naturalak dira. Zapore fina du, garratza eta garagardo garbi eta garden baten freskotasuna.
10- Bitburger (Alemania). Berezia. Horia. 4,5 gradu. Lupuluaren ukitu nabarmenak eta bere zapore biribilak garagardo aromatiko eta garratza bihurtzen du. Leuna da, azido karbonikoa oso neurrian duelako.
11- Leffe Blonde (Belgika). Berezia. Horia. 6,6 gradu. Urre koloreko garagardoa, gorputz handikoa eta zapore orekatu eta usaintsukoa. Fruta zapore gozoa uzten du ahoan.
12- Leffe Rose. (Belgika) Berezia. Gorria. 5 gradu. Gorputz handikoa, ahogozo orekatu eta aromatikoarekin. Leffe Bruneren gozotasuna eta Leffe Blonderen zaporea konbinatzen ditu.
13- Leffe Brune (Belgika). Berezia. Gorria. 6,5 gradu. Fruta zapore arinekoa, azukre beltzaren moduko gozotasunarekin. Bukaeran haritzaren lehortasuna du karamelu ukituarekin.
14- Ambar Export (Espainia). Berezia. Gorria. 5 gradu. Hiru malta ezberdinekin egina. Zapore eta gorputz pertsonala du. Bi irakinaldi dituenez, irmoa eta zapore-ondoko handikoa da. Ontze prozesua upategian mantso-mantso izandakoa.
15- Spaten (Alemania). Berezia. Horia. 5,2 gradu. Lager motakoa. Munich hiriarekin identifikagarria eta Oktoberfesten gehien edaten denetakoa. Maltarekin eta lupuluarekin orekatutako aroma du.
16- Gravensteiner (Alemania). Berezia. Horia. 5,2 gradu. Ale motakoa. «Hemengoa, iragazi gabea» esan nahi du. Ezti kolorekoa, gozoa eta zaporetsua. Ezti eta ogi ukituak ditu. Pitxarrean edateko ezin hobea.
17- Tennent´s Extra. (Eskozia) Berezia. Horia. 9,3 gradu. Lager motako garagardoa. Bere ezaugarri nagusiena, alkohol-bolumena da. Oso zaporetsua da.
18- Tennent´s Ipa (Eskozia). Berezia. Indian Pale Ale. 6,2 gradu. Indian Pale Ale (IPA) motako garagardoa, tradizio ingelesekoa. Garagardo ahul eta apartsua, alkohol-maila altukoa eta lupulu-zapore handikoa.
19- Tennent´s Stout (Eskozia). Berezia. Beltza. 4,7 gradu. Ke ukitu nabarmena du, txokolate malta tonu arinekin, eta kafe ukitu eta gozo-garratz zaporearekin. Gorputz sendokoa eta zapore handikoa.
20- Kostritzer (Alemania). Berezia. Beltza. 4,8 gradu. Malta ilun bereziak, kolore beltza ez ezik, beste bi maltarekin nahastuta, hain berezia duen zaporea ere ematen dio. Malta aroma gorriak, txokolate garratz eta kafe ukituarekin.

PREZIOAK
Pitxarra. Euro 1.
Garagardo arrunta. 3 euro.
Garagardo berezia. 4 euro.
Ura. Euro 1.
Patata frijituak. 1,5 euro.
Ibarrako piperrak. 2,5 euro.
Saltxitxak. 2,5 euro.
Hanburgesa. 3,5 euro.
Ukondoa. 10 euro.
Euskal pastela. 2,5 euro.
Gazta. 3 euro.
Kafea. 0,5 euro.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!